XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arantzazuko Andre Mariari Bederatzi-urrena.

Gurutze Santuaren....

Nere Jesukristo Jauna....

Bederatzi egunetan asieran irakurtzeko.

Otoitza.

¡O Arantzazuko Andre Maria!.

1469an Balzategiko Rodrigotxori agertu ziñaiozkan ezkerotik, or zaude Aloña mendian, arantza gañean, Euzkalerriaren Ama ta Erregin errukitzu egiñik, Euzkalerri guztiari, baña, era berezi batean, Gipuzkoari ortik beren estutasunetan begiratu ta laguntzen diozu.

Or Euzkalerriaren erdian jarririk, arantza zorioneko orren gañetik; zenbat anima atsekabetu, gozatu dituzun!.

Zenbat eri zendatu, ta illak berak ere piztu izan dituzun!.

Zenbat eskabideri zintzo ta gozoro-gozoro erantzun diezun!.

Aurretiko ejenplo oiek adoreturik, ni ere gaur, orain banatorkizu Ama gozoa!.

¡Banatorkizu Aita Santu, Obispo, Animen Artzai, Erlijioso ta eleizgizon guztientzat eskatzera.

Bai, beretako bakoitzaren zeregin eta lanai dagokiten jakituri, zuzentasun, zelo ta santutasuna iritxi dagiezula erregutzen dizut.

España guztirako, baña, era berezi batean, Euzkal-erri ta batez ere gere erri onetarako lengo oitura zar onen iraupena: eta beste errietatik sartzen asi diran txarren galera.

Gure erri onetan indarkatu ta galduak izan ditezela oitura txar, pekatu ta bizio guztiak, eta zure bendizioaz indartuak berriz oitura on, birtute eta santutasuna.

Eta au gerta dedilla era berezi batean nere anima onetan.